
76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1727
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitaratzen baita Gipuzkoako Azkoitiko udalerriko uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2025-0022.
Eskatzaileak: Maite Lopetegui Zabaleta, Maria Lourdes Lopetegui Zabaleta, Maria Carmen Lopetegui Zabaleta, Maria Jesus Lopetegui Zabaleta, Juan Luis Lopetegui Zabaleta, Eva Ruth Lopetegui Zabaleta eta Santiago Lopetegi Zabaleta.
1986ko apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (apirilaren 30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Gipuzkoako Azkoitiko udalerrian dagoen Etxeatz putzutik urtean 260,10 m3 ur aprobetxatzeko administrazio-emakida eman zaiela, ureztatzeko, 20 urteko eperako, Maite Lopetegui Zabaleta, Maria Lourdes Lopetegui Zabaleta, Maria Carmen Lopetegui Zabaleta, Maria Jesus Lopetegui Zabaleta, Juan Luis Lopetegui Zabaleta, Eva Ruth Lopetegui Zabaleta eta Santiago Lopetegi Zabaletari, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2026ko apirilaren 7ko Ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 9a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS