
76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1726
IRAGARKIA, Eskoriatzako udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2021-0035.
Eskatzailea: Talleres de Escoriaza, S.A.U.
Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-1867.
Eskatzailea: Talleres Escoriaza, S.A.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Talleres de Escoriaza, S.A.U.ri eman zaiola Eskoriatzako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen erreka bateko ur publikoa aprobetxatzeko administrazio-emakida (urtean 4.665 m3), industria-erabilerarako, 20 urteko eperako.
Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Eskoriatza udalerriko izenik gabeko errekasto bateko urak aprobetxatzeko Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2003ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez emandako emakida iraungi dela (espediente-zenbakia: A-G-2011-1867).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS