
76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1719
AGINDUA, 2026ko apirilaren 13koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, jendaurrean jartzen duena 2026-2027ko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituen eta prezio horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak zehazten dituen agindu-proiektua.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak agindu-proiektua prestatu du, 2026-2027ko ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatzeko eta prezio horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak zehazteko; Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean zehazten denaren arabera izapidetu behar da proiektu hori.
Lege horren 17. artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Halaber, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83.2 artikuluak ezartzen duenez, jendaurreko informazioaren izapidea dagokion aldizkari ofizialean argitaratuko da, edozein pertsona fisikok edo juridikok aztertu ahal izan dezan espedientea edo haren zati bat.
Azaldutakoaren ondorioz, eta bat etorriz Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen abenduaren 23ko 494/2024 Dekretuan xedatutakoarekin, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Jendaurrean jartzea agindu-proiektu hau: 2026-2027 ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-hezkuntzako zerbitzu publikoen truke ordaindu beharreko prezioak finkatu eta prezio horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak zehaztekoa. Agindu-proiektua jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
2.– Agindu-proiektu horren eraginpeko interes legitimoren baten jabe direla uste duten pertsona fisiko edo juridiko guztiek, publiko zein pribatuek, kontsultatu dezakete agindu-proiektu horren espedientea. Horretarako, Unibertsitate Komunitatea Artatzeko eta Zaintzeko Zuzendaritzara (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikora jo beharko dute (www.euskadi.eus), goian adierazitako epearen barruan, eta aurkeztu ahal izango dituzte egokitzat jotako alegazio, agiri eta frogagiri guztiak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS