Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1718

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduak 12.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan, onuradunen eta emandako diru-kopuruen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak, Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.

Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,

SARA BARREAL JIMENEZ.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta emandako diru-kopuruak.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala