
76. zk., 2026ko apirilaren 24a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1710
1029/2026 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Administrazioko eta Kudeaketako B Ataleko burua (mantentze-lanak) bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Martxoaren 14ko 84/2025 Ebazpenaren bidez, Igor Ibáñez de Sendadiano Administrazioko eta Kudeaketako B Ataleko buru (mantentze-lanak) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Administrazioko eta Kudeaketako B Ataleko buruaren (mantentze-lanak) kargutik kentzea Igor Ibáñez de Sendadiano Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko martxoaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2026ko marxoaren 27a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.
RSS