Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HONDARRIBIKO UDALA
1698

IRAGARKIA, Hondarribiko Europa pasealekuan hiru izozki postu ustiatzeko baimenak esleitzeko prozedurari buruzkoa.

2026ko apirilaren 10eko 2026/1104 Dekretuaren bidez, onartu ziren Hondarribiko Europa pasealekuan hiru izozki postu ustiatzeko baimena emateko prozedura arautuko duten baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiriak, eta baimen hau emateko esleipen prozedura irekitzea.

Horrenbestez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da agiri teknikoak eta administratiboak Euskadiko Kontratazio Plataforman eta Hondarribiko Udalaren Kontratazio Profilean eskuragarri daudela, interesdunek proposamenak aurkeztu ditzaten Hondarribiko Udalaren egoitza elektronikoan, 10 egun naturaleko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Proposamen horiek Agiri Administratibo Orokorren 13. klausulan ezarritakoa bete beharko dute.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Erabakiaren aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, edota egoki deritzoten beste edozein errekurtso, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko paragrafoan adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, erabaki hau azken aldiz aldizkari ofizial batean argitaratzen denetik hasita.

Hondarribia, 2026ko apirilaren 13a.

Alkatea,

IGOR ENPARAN ARANETA.


Azterketa dokumentala