
75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKADIKO KIROL PORTUAK
1697
IRAGARKIA, Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariarena, Debako (Gipuzkoa) portuan amarralekua erabiltzeko emakidaren iraungitze-espedientea jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 7ko Ebazpena zuzenean jakinaraztea; ebazpen horren bidez, Debako (Gipuzkoa) portuan amarralekua erabiltzeko emakidaren iraungitzea deklaratzen da. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko eta egokitzat jotzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkezteko.
72462386Q IFZri jakinaraztea Euskadiko Kirol Portuak erakundearen 61/26/06/07 espedienteko ebazpena, Debako portuan amarralekua erabiltzeko emakidaren iraungitze-espedienteari dagokiona baita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 15a.
Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,
JON ASUA ABERASTURI.
RSS