Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1695

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira burdinazko metalak eraldatzeko sektoreko zenbait instalazioren ingurumen-baimen bateratuen berrikuspen-espedienteak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren arabera (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu edo lekualdatzeko, bai eta horiek funtsean aldatzeko ere.

Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadurarik ez gertatzeko baldintzak ezartzea, eta, hori ezinezkoa bada, haien kutsadura prebenitu eta kontrolatzekoak, kutsaduraren prebentziorako eta kontrolerako sistema integratu bat ezarriz, ingurumena ahalik eta gehien babesteko

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak agintzen du ofizioz berrikus daitezela ingurumen-baimen integratuak, instalazio baten jarduera nagusia aintzat hartuta teknika eskuragarri onenei (TEO) buruzko ondorioak argitaratu izanaren ondorioz. 2022ko azaroaren 4an, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2022ko urriaren 11ko Exekuzio Erabakia (EB), zeinaren bidez ezartzen baitira burdinazko metalak eraldatzeko industriarako teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan.

Aipatutako testu bateginaren 26. artikuluak eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak onartutako Industriako Isurpenen Erregelamenduaren eta Poluzioaren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamenduaren 16. eta 15. artikuluek arautzen dute berrikusteko prozedura, eta gutxienez hogei eguneko jendaurreko informazio-aldia ezartzen dute horren barruan.

Horregatik guztiagatik, jendaurrean jarri behar dira eranskinean zehaztutako espedienteak, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkeztu daitezen. Espediente horiek ikusgai egongo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).

Honekin batera doan eranskinean, jendaurrean ikusgai jartzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioak identifikatzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.

ERANSKINA
BURDINAZKO METALAK ERALDATZEKO SEKTOREKO INDUSTRIAK, BERRIKUSPEN-ESPEDIENTEAK JENDAURREAN JARTZEN DITUZTENAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala