Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1693

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira ekintzaileei laguntzeko 2025eko dirulaguntzen deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrendak, proiektua ezartzeko dirulaguntzen lerroari eta enpresa-jarduera sendotzeko laguntzen lerroari dagozkienak.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzan Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ekintzaileei laguntzeko 2025eko dirulaguntzen deialdiaren babespean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrendak, proiektuak ezartzeko dirulaguntzen lerroari eta enpresa-jarduera sendotzeko laguntzen lerroari dagozkienak. Zuzenbide pribatuko ente publiko horren Administrazio Kontseiluak, 2025eko irailaren 4ko bilkuran, onartu zituen zerrenda horiek, eta 2025eko irailaren 12ko EHAAn, 173 zk., argitaratu ziren, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazita, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala