
75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1692
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa deitzen eta arautzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2025eko ekainaren 24ko Aginduak 12.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak, Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarrien sailburuordeak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,
SARA BARREAL JIMENEZ.
ERANSKINA
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko ekainaren 24ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta diru-kopuruak.
RSS