
75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1691
EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2025eko irailaren 9ko Aginduak 12.3 oinarrian xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda, eta emandako diru-kopuruak, Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,
SARA BARREAL JIMENEZ.
ERANSKINA
Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntza-programa ezartzen duen Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta emandako diru-kopuruak.
RSS