Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2026ko apirilaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1676

487/2026 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ginekologiako Atal Sanitarioko burua bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean, berak hala eskatuta.

Otsailaren 3ko 154/2020 Ebazpenaren bidez, Manuel de Toro Iglesias Ginekologiako Atal Sanitarioko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Manuel de Toro Iglesias Ginekologiako Atal Sanitarioko buru kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitalean, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko urtarrilaren 31ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2026ko otsailaren 18a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala