Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2026ko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1672

IRAGARKIA, Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.

Emandako espedientearen kodea: A-G-2023-0006.

Eskatzailea: Oiartzungo Udala.

Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-0115.

Eskatzailea: Oiartzungo Udala.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Oiartzungo Udalari eman zaiola Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Hiruiturrieta iturburuan ur publikoa aprobetxatzeko administrazio-emakida (urtean 2.555 m3), herri-hornidurarako eta abeltzaintzarako, 20 urteko eperako.

Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Oiartzun udalerriko Iruiturrieta iturburuko urak aprobetxatzeko Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2001eko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez emandako emakida iraungi dela (espediente zenbakia: A-G-2011-0115).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala