Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2026ko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
1671

IRAGARKIA, 2026ko apirilaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariarena, zeinaren bidez iragarki honen huts-zuzenketa egiten baita: Iragarkia, 2026ko martxoaren 2koa, itzulketa-ebazpena jakinarazten duena (2024ko ekitaldirako txanda-kontraturako laguntzen deialdia).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendariaren 2026ko martxoaren 2ko iragarkian (ebazpen horren bidez, argitara ematen da itzulketa-ebazpen bat, txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren 14. artikuluan xedatutakoa). Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2023ko azaroaren 24ko bilkuran onartu zuen ebazpen hori eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2023ko abenduaren 4an (231.zk). Hain zuzen ere, enpresa-izena, IFZ eta espediente zenbakia oker argitaratu ziren eranskinean. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

– 2026/1064 (2/1) orrialdean, eranskinean, honela dio:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Hau esan behar du:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Enpresen eta Ekintzailetzaren zuzendaria,

MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.


Azterketa dokumentala