
74. zk., 2026ko apirilaren 22a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1668
IRAGARKIA, Donostiako farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazteko dena.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Donostia farmazia-eskualdean (Gipuzkoa) dagoen farmazia-bulego baten % 100 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.
Eskuratzeko interesa duten botikariek leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatua.
Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideek 274,81 euroko tasa dute esleitua.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 13a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS