Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2026ko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1663

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 14koa, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduaren araberako laguntzen onuradunen zerrenda eta zenbatekoak. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko 2025eko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zen.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluak 2. apartatuan ezartzen duenez, kasu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo haren egoitza elektronikoan argitaratuko du emandako dirulaguntzen zerrenda, zenbatekoa, finantzatutako jarduketa eta pertsona edo erakunde onuraduna adierazita.

Hori dela bide, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko apirilaren 29ko Aginduan ezarritako laguntzen deialdiko onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean dago zerrenda). Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen deialdia egin zen, 2025eko ekitaldirako.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
NEKAZARITZA-SEKTOREAN LAN EGITEN DUTEN SASOIKAKO LANGILEENTZAKO OSTATU IZANGO DIREN HIGIEZINAK SORTZEKO, EGOKITZEKO EDO EKIPATZEKO LAGUNTZEN ONURADUNAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala