Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2026ko apirilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1660

EBAZPENA, 2026ko apirilaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, «emakumeen eta gizonen berdintasunerako lankidetza-erakundea» aitorpena lortzeko Mira Sociedad de Gestión Audiovisual, SL erakundeak aurkeztutako eskabidea ezesten duena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, aitorpen hori lortzeko prozedura ezarri zen, emakumeen eta gizonen berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzeko eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzeko, gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunaren eta tratu-berdintasunaren alde sor daitezkeen ekimenak sustatuz.

Bigarrena.– Mira Sociedad de Gestión Audiovisual, SL erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aitortzeko eskaera aurkeztu zuen 2025eko urriaren 13an.

Hirugarrena.– Aurkeztutako eskabidea aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egin zuen, erakunde laguntzailearen aitorpena ukatzeko, arrazoi hauengatik:

1) Ez du Euskal Autonomia Erkidegoan kontratatutako langilerik erakundearen gizarte- eta lan-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko jarduerak egiteko, 11/2014 Dekretuaren 2.c) artikuluan eskatutakoaren arabera.

2) Aurkeztutako dokumentazioak ez du betetzen urriaren 13ko 901/2020 Errege Dekretuan xedatutakoa (901/2020 Errege Dekretua, urriaren 13koa, Berdintasun-planak eta haien erregistroa arautzen dituena eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua aldatzen duena).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lankidetza-erakundearen aitorpena emateko edo ukatzeko eskumena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokio, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen 2014ko otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Aipatutako 11/2014 Dekretuaren 2., 4. eta 9. artikuluak. Artikulu horietan, berdintasunaren alorreko jarduera-planak izan behar dituen baldintza orokorrak, neurri zehatzak eta balorazio-irizpideak jasotzen dira, hurrenez hurren.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ezestea Mira Sociedad de Gestión Audiovisual, SL erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena lortzeko aurkeztutako eskaera, ez datorrelako bat Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritakoarekin, ebazpen honen hirugarren aurrekarian ezarritakoarekin.

Hala ere, erakundeak «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan ezarritako baldintzak eta izapideak betetzen dituela egiaztatzen duenean, aitorpen-eskaera berri bat aurkeztu ahal izango du, deialdia irekia delako.

Bigarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluaren 1. eta 4. apartatuetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala