
73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (134 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1653
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, administrazio-emakida ematen diona, Getariako portuko aparkalekua eta trafikoaren kudeaketa irabazi-asmorik gabe arautzeko (espedientea: 00026/2025/0D).
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2026ko martxoaren 25eko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
– Titularra: Getariako Udala.
– Xedea: Getariako portuko aparkalekua eta trafikoaren kudeaketa irabazi-asmorik gabe arautzeko.
– Azalera: 7.436 m2.
– Epea: 5 urte, gehi beste 5 urteko luzapen bat.
– Tasa: salbuetsita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS