Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1651

IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaritzak irekitako B-84/2025-S zehapen-prozeduran, instrukzio-proposamena jakinarazteko dena.

Farid XXIII, S.L. entitateari (B13902911 IFZ) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako instrukzio-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horren arabera, jakinarazten zaio 2026ko martxoaren 2an izapidegileak instrukzio-proposamena egin zuela, irekitako zehapen-espedientearen barruan, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batzuengatik irekitakoan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak, agiriak eta justifikazioak aurkezteko; Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoa) gordailututa dagoen espedientearen edukia ezagutzeko –Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A (5. solairua)–, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionean «dies a quo» bezala izango ditu ondorioak, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko apirilaren 10a.

Bizkaiko Osasuneko lurralde ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTÍNEZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala