Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1650

AGINDUA, 2026ko apirilaren 10ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundación Ausolan izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2026ko urtarrilaren 12an, eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean, Fundación Ausolan izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Eskabidearekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu zen.

Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailean 2026ko apirilaren 8an eskaeraren zuzenketari dagokion dokumentazioa aurkeztu zen.

Fundazioaren patronatuak 2025eko urriaren 21ean erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publikoan gauzatu zen Arrasaten, 2025eko abenduaren 11n, Iñigo Irache Varona notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1.641).

Erabaki horren bitartez, fundazioaren idazkariari dagozkion funtzioen inguruko xedapena aldatu zen (15. artikuluaren 2. paragrafoa).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Bigarrena.– Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2025eko abenduaren 11n protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (1.641 protokolo-zk.), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Ausolan izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Iñigo Irache Varona notarioaren aurrean 2025eko abenduaren 11n egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan. (protokolo-zenbakia: 1.641).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 10a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala