Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1649

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 31koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Euskadiko Sendagileen Sindikatua elkartearen estatutuak aldatuta jasotzen dituen dokumentazioa gordailutu dela iragarri eta argitaratzen baita (gordailutze-kodea: 76/0/00093).

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Euskadiko Sendagileen Sindikatuari dagokion dokumentazioaren eta Euskadiko Sendagileen Sindikatuaren estatutuen gordailua dela eta, zeina Euskadiko Sendagileen Sindikatuak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2026ko martxoaren 17an, Euskadiko Sendagileen Sindikatua elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutu horiek gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuetan dago jasota.

Laugarrena.– 2026ko martxoaren 25ean dokumentazio osagarria eskatu zen, eta errekerimendu hori legez ezarritako moduan eta epeetan bete da.

Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.m) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun Sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan jasota dago, baita Sindikatu eta enpresa erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko errege dekretuan ere.

Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da Euskadiko Sendagileen Sindikatua elkartea aldatzeko aktari eta haren estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Sendagileen Sindikatua elkartea eta erakundearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu eta horren kopia eskatu ahal izango dute, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 31.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala