
73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (101 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1648
636/2026 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloan eskainitako destinoen deialdia, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ergonomiako eta psikosoziologiako prebentzioko goi-mailako teknikari kategorian/lanpostu-funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeen destinoetarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1311/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ergonomiako eta psikosoziologiako prebentzioko goi-mailako teknikari kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako (azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.). Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautzen da.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren abenduaren 10eko 1377/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikoan eskainitako destinoak argitaratu ziren goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ergonomiako eta psikosoziologiako prebentzioko goi-mailako teknikari kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako (2026ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak. Erabaki horren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoa betetzeko, zuzendaritza honi jakinarazi zaio ez dagoela goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ergonomiako eta psikosoziologiako prebentzioko goi-mailako teknikari kategorian/lanpostu funtzionalean deitutako zikloan parte hartuko duen eskatzailerik.
Horregatik, langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloan eskainitako destinoen deialdia, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko ergonomiako eta psikosoziologiako prebentzioko goi-mailako teknikari kategoriako/lanpostu funtzionaleko destinoak hornitzekoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren abenduaren 10eko 1377/2025 Ebazpenaren bidez ezarri zen).
Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS