Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1647

635/2026 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloan eskainitako destinoen deialdia, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzain kategorian/lanpostu-funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeen destinoetarako.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1309/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorra deitu zen goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako (azaroaren 8ko EHAA, 221. zk.). Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera arautzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren abenduaren 10eko 1374/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikoan eskainitako destinoak argitaratu ziren goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzain kategorian/lanpostu funtzionalean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako (2026ko urtarrilaren 8ko EHAA, 4. zk.).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, onartu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak. Erabaki horren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoa betetzeko, zuzendaritza honi jakinarazi zaio ez dagoela goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzain kategorian/lanpostu funtzionalean deitutako zikloan parte hartuko duen eskatzailerik.

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko urriko zikloan eskainitako destinoen deialdia, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko liburuzain kategoriako/lanpostu funtzionaleko destinoak hornitzekoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren abenduaren 10eko 1374/2025 Ebazpenaren bidez ezarri zen).

Bigarrena.– Agintzea ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala