
73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1641
649/2026 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa izendatzen baita.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 20ko 345/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko martxoaren 6ko EHAA, 45. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.
Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, Itziar Neve Lete andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Itziar Neve Lete andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko martxoaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.
RSS