Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2026ko apirilaren 21a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1640

638/2026 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arreta Integratuko zuzendaria bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 27ko 505/2021 Ebazpenaren bidez, Nagore Zarraonandia Ayo Arreta Integratuko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan (2021eko maiatzaren 20ko EHAA, 98. zk.).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arreta Integratuko zuzendariaren kargutik kentzea Nagore Zarraonandia Ayo Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan, berak ala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko apirilaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala