Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2026ko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1632

AGINDUA, 2026ko apirilaren 8koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioaren estatutuen aldaketa.

2025eko abuztuaren 12an eskabide bat sartu zen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailean, Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko.

Idazkiarekin batera espedientean dagoen dokumentazioa aurkeztu da.

2025eko martxoaren 13an, fundazioaren patronatuak aho batez erabaki zuen fundazioaren estatutuetako 35. artikuluaren idazketa berria egitea.

Akordioa jendaurrean jarri zen Mungian, 2025eko apirilaren 15ean, Luis Felipe Alamillos Granados notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 814).

Fundazioen Erregistroak antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, 2025eko azaroaren 4ko idazkiaren bidez, eta berriz ere 2026ko otsailaren 5eko idazkiaren bidez, akats horiek zuzendu gabe zeudela iritzita.

2026ko otsailaren 3an, fundazioaren patronatuak aho batez erabaki zuen fundazioaren estatutuen 35. artikulua egokitzea, egindako eskakizunei jarraikiz.

Akordioa eskritura publiko bihurtu zen Mungian, 2026ko otsailaren 20an, Juan Antonio Pérez Dapena Notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 549).

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren 9.1.n) artikulua.

Espedienteari funtsezkotzat jotzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak.

Fundazioaren estatutuen testu bategina, 2026ko otsailaren 20an protokolizatzeko eskriturarekin batera aurkeztutakoa (549 protokolo-zenbakia), Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroak kontuan hartu beharreko azken bertsio balioduna izango da inskribatzeko ondorioetarako.

Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Mungiako Bentades Ikastetxea Fundazioa deituriko fundazioaren estatutuen aldaketa, agindu honen datarekin eta 2026ko otsailaren 20an Juan Antonio Pérez Dapena notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoko zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 549).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 8a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala