Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2026ko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1630

582/2026 EBAZPENA, apirilaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez deialdia iragartzen baita Zerbitzu Korporatiboko buru 2-Segurtasuneko eta Loturako arduraduna lanpostua izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Estrategia Ekonomikoko eta Eraldaketako Zuzendaritzako Zerbitzu Korporatiboko buru 2 – segurtasuneko eta loturako arduraduna lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Langileen eta Talentuaren Zuzendaritza honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, atxikipenaren eta oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Eginkizunak eta lanpostuaren atxikipena.

a) Atxikipena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusia. Estrategia Ekonomikoaren eta Eraldaketaren Zuzendaritza.

– Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.

– 3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-datarik gabe).

b) Lanpostuaren funtzioak: Lanpostuaren eginkizunen jatorria Azpiegitura kritikoak babesteko neurriak ezartzen dituen apirilaren 28ko 8/2011 Legean dago. Egokitzapen horiek, funtsean, hauek dira:

– Erakundearen segurtasuna planifikatzea eta koordinatzea: segurtasun-planak egitea eta eguneratzea, eta prebentzio- eta zuzenketa-neurriak gauzatzeko lanak gainbegiratzea eta koordinatzea.

– Segurtasun-taldea gainbegiratzea eta zuzentzea: segurtasun-taldearen lidergoa, eta ezarritako arauak eta prozedurak betetzen direla gainbegiratzea eta kontrolatzea.

– Arriskuak aztertzea eta ebaluatzea: segurtasun-azterlanak egitea, arriskuak eta mehatxuak aztertzea eta ebaluatzea.

– Larrialdi-egoerak babesteko eta kudeatzeko neurriak ezartzea.

– Segurtasun-neurriak ezartzea: segurtasun-planak diseinatzea eta ezartzea, erakundearen eta haren ingurunearen beharren arabera.

– Beste sail batzuekin koordinatzea: erakundeko beste sail batzuekin lankidetzan aritzea, segurtasun-neurriak behar bezala ezartzen direla bermatzeko.

– Gainera, agintari eskudunekin koordinatu eta lankidetzan aritu behar du edozein krisi-egoera gertatuz gero.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

2.1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute gutxienez baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea A2 lanbide-taldean.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari atxikitako langile finkoak izatea (funtzionarioak, estatutupekoak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea A1/A2 taldean.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren aplikazio-eremuan agertzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoei atxikitako langile finkoa izatea (funtzionarioa, estatutupekoa edo lan-kontratuduna), eta A1/A2 taldeko lanpostua jabetzan izatea.

2.2.– Era berean, hautagaiek eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Titulu akademikoa: Unibertsitate-gradua.

b) Segurtasuneko berariazko titulua izatea:

– Segurtasuneko zuzendariaren gaikuntza-Lanbide nortasuneko txartela, indarrean dagoena eta Barne Ministerioak emana.

– Autobabes-planak egiteko teknikari eskuduna.

– Laneko arriskuen prebentzioko goi-mailako teknikaria (espezialitatea segurtasunean).

3.– Ezagutza espezifikoak:

Esperientzia segurtasun-kudeaketan:

– Segurtasunaren arlo espezifikoan egindako lanak egiaztatzea.

– Gutxienez 3 urteko esperientzia izatea segurtasunaren arloan.

Era berean, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

4.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

5.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Langileen eta Talentuaren Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.

6.– Balorazio Batzordea.

Balorazio Batzordea osatuko da; horren burua Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo haren ordezkoa izango da eta kide hauek izango ditu: Estrategia Ekonomikoko eta Eraldaketako zuzendaria, Informazioaren Teknologien zuzendariordea eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea (azken horrek idazkari gisa jardungo du eta hitza eta botoa izango ditu).

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

7.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariaren ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala