Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2026ko apirilaren 20a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1629

659/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 624/2026 Ebazpena, martxoaren 24koa, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020-2021-2022ko EPE-ko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaintzako laguntzaile kategorian (erizaintzako laguntzaile, osasun mentaleko erizaintzako laguntzaile eta osasun mentaleko monitore lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 24ko 620/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu egin zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiko estatutupeko langile finko bihurtzeko destino hutsen esleipendunen zerrenda, teknikari laguntzaile sanitarioen lanbide-taldeko erizaintzako laguntzaile kategorian (erizaintzako laguntzaile, osasun mentaleko erizaintzako laguntzaile eta osasun mentaleko monitore lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan. Ebazpen hura Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 658/2026 Ebazpenak (esleipena egiteko berriak) aldatu zuen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 24ko 624/2026 Ebazpenaren bidez argitaratu zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekiaren eranskinean agertzen diren esleipendunen estatutupeko langile finkoaren izendapena, erizaintzako laguntzaile kategorian (erizaintzako laguntzaile, osasun mentaleko erizaintzako laguntzaile eta osasun mentaleko monitore lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Hutsa aurkitu da atal honetan I. eranskina: Destino-esleipendunen zerrenda. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 658/2026 Ebazpenaren bidez (esleipena egiteko berria) egindako huts-zuzenketaren arabera, honela zuzendu behar da:

María Inmaculada Berasategui Iriondo (NANa: ***9500**) eta Antonio José Sáez Gavilanes (NANa: ***1562**) ez dira destino-esleipendun izan behar, kategoria bereko estatutupeko langile finkoak direla egiaztatu baita.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira Ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez dien egintzak eta izapideak.

Hautaketa-prozesuko oinarri orokorretako 21. apartatuan ezarritakoaren babesean, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 1eko 659/2026 Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala