
72. zk., 2026ko apirilaren 20a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1628
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 31koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Zuzendaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Rebeka Agirre Ruiz de Garibai izendatzea Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritzako idazkari nagusi (kodea: 511946; dotazioa: 1).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko maiatzaren 4tik aurrera izango ditu ondorioak.
AZKEN XEDAPENA BAKARRA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 31.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS