
71. zk., 2026ko apirilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EUSKADIKO KIROL PORTUAK
1625
IRAGARKIA, Elantxobeko kirol-portuan dauden ontziak lekualdatzeko agintzen duen Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren ebazpena jakinarazteari buruzkoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta prozeduran interesdun guztiak identifikatu edo aurkitu ezin izan direnez, iragarki bidez jakinarazten zaie ezezagunak edo lokalizatu gabeak direnei, hargatik eragotzi gabe ezagututako interesdunei banan-banan jakinaraztea.
Jakinarazpenaren xede den egintza: Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendariaren martxoaren 31ko Ebazpena, Elantxobeko kirol-portuan dauden ontziak lekualdatzeko agintzen duena.
Gaia: Elantxobeko kirol-portuko ainguratze-trena konpontzea.
Ebazpenaren eduki osoa interesdunen eskura dago Lekeitioko portuko kapitaintzan.
Argitalpen honek interesdun ezezagunei edo lokalizatu gabeei bakarrik emango dizkie jakinarazpen-ondorioak, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egintzat joko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.
Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendaria,
JON ASUA ABERASTURI.
RSS