
71. zk., 2026ko apirilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (135 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1619
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 23koa, Hezkuntza Politiketako sailburuordearena, udal haur-eskolei 2025-2026 ikasturterako emandako dirulaguntzak jakinarazten dituena.
2025eko azaroaren 17ko EHAAn argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 21eko Agindua, 0 eta 3 urte bitarteko haur-eskolen titular diren toki-korporazioentzako 2025-2026ko ikasturterako dirulaguntzen deialdia egiten duena.
Agindu horren hamaikagarren oinarriarekin bat etorriz, Hezkuntza Politiketako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da; hargatik eragotzi gabe onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egitea.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntzako sailburuaren 2025eko urriaren 21eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 23a.
Hezkuntza Politiketako sailburuordea,
LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.
RSS