Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2026ko apirilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1618

AGINDUA, 2026ko martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimentzen baita Elgoibarko (Gipuzkoa) «Máquina-Herramienta/Makina-Erreminta» Lanbide Heziketako Ikastetxe Publiko Integratuaren izen espezifikoa aldatzea.

Abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatutako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 111. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeen izen generikoa eguneratzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 4ko Aginduaren I. eranskinean xedatutakoaren arabera, lanbide-heziketako heziketa-eskaintza guztiak ematen dituzten ikastetxeei ikastetxe integratu deituko zaie.

Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluak ezartzen duenez, ematen dituzten irakaskuntzei dagokien izendapen generikoaz gain, ikastetxeek izen espezifikoa izango dute eta hezkuntza-administrazio eskudunaren mendeko erregistro publiko batean inskribatuko dira. Hezkuntza-administrazio horrek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari helarazi beharko dizkio erregistro-idazpenak, gehienez ere hilabeteko epean. Ikastetxeek ezin izango dute erabili dagokion erregistro-inskripzioan agertzen ez den identifikaziorik.

Elgoibarko (Gipuzkoa) «Máquina-Herramienta/Makina-Erreminta» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzeko eskaera aztertu da. Eskaera hori ikastetxeko Gizarte Kontseiluak eta klaustroak onartu zuten, hurrenez hurren 2025eko abenduaren 11n eta 17an. Era berean, Elgoibarko Udalaren 2026ko otsailaren 20ko ziurtagiriak adierazten du ez dagoela eragozpenik izen berria hartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatutako dokumentazioa erantsi zaio, eta Hezkuntzako Ikuskaritza eskudunak aldeko txostena eman du, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluak eta Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 19ko 381/2024 Dekretuaren 4. artikuluak emandako eskumenak baliatuz.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Elgoibarko (Gipuzkoa) «Máquina-Herramienta/Makina-Erreminta» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuaren izen espezifikoa aldatzea onartzea (aurrerantzean, «IMH» izango da), eta 2026-2027 ikasturtetik aurrera EAEko Unibertsitateaz Kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 012763 (EAE) eta 20009044 (unibertsala).

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua.

Izen espezifikoa: «IMH».

Helbidea: Azkue Auzoa 1.

Udalerria: Elgoibar.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 30a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala