
71. zk., 2026ko apirilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 4 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1614
48/2026 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Canal Audiovisual Vitoria, SL-ri emandako telebista bidezko (tokiko LTD) ikus-entzunezko komunikazio linealeko zerbitzuen lizentzia iraungitzeari buruzko Erabakia.
Gobernu Kontseiluak, 2026ko martxoaren 31n egindako bilkuran, Canal Audiovisual Vitoria, SL-ri emandako telebista bidezko (tokiko LTD) ikus-entzunezko komunikazio linealeko zerbitzuen lizentzia iraungitzeari buruzko Erabakia onartu zuen, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Canal Audiovisual Vitoria, SL-ri emandako telebista bidezko (tokiko LTD) ikus-entzunezko komunikazio linealeko zerbitzuen lizentzia iraungitzeari buruzko Erabakiaren testua. Erabakia ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 14a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 14KO 48/2026 EBAZPENARENA
ERABAKIA, CANAL AUDIOVISUAL VITORIA, SL-REN IKUS-ENTZUNEZKO TELEBISTA-KOMUNIKAZIOKO (TOKIKO LTD) ZERBITZUAREN LIZENTZIA AZKENTZEKOA
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo tokiko uhin hertziarren bidezko irrati- edo telebista-zerbitzu publikoaren zeharkako kudeaketarako emakidak, lege hori indarrean sartzean iraungi gabe zeudenak, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentzia bihurtu behar ziren.
2011ko urtarrilaren 11n, Gobernu Kontseiluak soinudun irrati-difusio eta telebistako zerbitzuaren emakida horiek ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentzia bihurtzea erabaki zuen.
Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren 29.1 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, lizentzia hamabost urterako ematen da lizentziadunak ustia dezan. Kasu honetan, emakidak lizentzia bihurtzen diren egunetik zenbatzen hasita.
Era berean, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren 29.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lizentzia automatikoki berritu behar da, hasieran ezarritako epe bererako, baldin eta:
«a) Haren titular izateko eskatzen diren baldintza berberak betetzen badira eta zerbitzua emateko ezarritakoak bete badira.
b) Ez badago ustekabeko eta gaindiezinak diren oztopo teknikorik, eragindako lizentzien espektroarekin lotuta.
c) Lizentziaren titularrak ordainketak egunean baditu, bai jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasak bai lege honetan aurreikusten direnak.»
Aipatutako artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko eskatu zien 2026ko urtarrilaren 11n iraungitzen ziren lizentzien titularrei.
Canal Audiovisual Vitoria, SLk ez zuen aipatutako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu; hortaz, ez da egiaztatuta geratu lizentzia berritzeko baldintzak bete direnik. Halaber, entzunaldi-izapidean ez du alegaziorik aurkeztu.
Hortaz, uztailaren 7ko, Ikus-entzunezko 13/2022 Lege Orokorraren 31.a) artikuluari jarraikiz, erreferentziazko lizentzia azkentzea dagokio, lizentziaren indarraldia amaitu delako eta berritu ez delako.
Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 14.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Gobernu Kontseiluari dagokio, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, ikus-entzunezko lizentziak ematea, eta, beraz, bai eta lizentzia horien azkentzea ere.
Ondorioz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak, 2026ko martxoaren 31n egindako bilkuran gai hau aztertu ostean, honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– Azkentzea eranskineko Canal Audiovisual Vitoria, SLren ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuen lizentzia eta ofizioz ezereztea zerbitzu-emailearen inskripzioa dagokion erregistroan.
Bigarrena.– Jakinaraztea Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari (SETELECO) ikus-entzunezko telebista-komunikazioko zerbitzuen lizentziaren azkentzea, Jabari Publiko Erradioelektrikoa Erabiltzeari buruzko Erregelamendua onartzen duen otsailaren 24ko 123/2017 Errege Dekretuaren 39.2 artikuluari jarraikiz.
Hirugarrena.– Agintzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
RSS