
71. zk., 2026ko apirilaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1610
AGINDUA, 2026ko apirilaren 10ekoa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Sistemaren Lege-aurreproiektuaren informazio publikoko epea luzatzen den.
Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Sistemaren Lege-aurreproiektua prestatzeko prozesuaren barruan, 2026ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez, jendaurrean jartzeko eta interesdunek alegazioak aurkezteko hilabeteko epea ireki zen.
Informazio publikoko izapidearen helburua herritarren parte-hartzea sustatzea eta ekarpenak jasotzea da, arau proiektuaren kalitatea hobetzeko. Aurreproiektuak duen garrantzia eta interesdunen aldetik jasotako eskaerak kontuan hartuta, egokitzat jotzen da jendaurreko epea luzatzea.
Horrenbestez, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Sistemaren Lege-aurreproiektuari dagokion informazio publikoko epea beste 15 egun baliodunez luzatzea.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 10a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS