
70. zk., 2026ko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1605
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Bahía de Bizkaia Gas, SLren itsaso eta lehorraren arteko jabari publikora isurtzeko baimena berrikusteko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Agentzia honen aurrean, ondoren adierazten diren datuak dituen baimenaren berrikuspena eskatu da:
Espedientearen kodea: RTM-B-2025-0003 / VTM-48-00048.
Erakunde eskatzailea: Bahía de Bizkaia Gas, SL.
Jarduera: Gas natural likidotua jasotzea, biltegiratzea eta birgasifikatzea.
Jardueraren kokapena: Bilboko Portua, Zierbena (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Abrako Estuarioa.
Isurketa puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
– PV1 Lurruneztagailuko industria-urak, olio-ur bereizgailuko industria-urak eta kontrol-gelako ur sanitarioak X: 492.399 Y: 4.801.109.
– PV2 Tailerreko eta administrazio-eraikineko ur sanitarioak X: 491.933 Y: 4.801.205.
– PV3 Hozte-urak X: 492.515,21 Y: 4.801.041,60.
Isurketa mota eta bolumena: Lurruneztagailuko industria-urak (3.300 m3/urte), olio-ur bereizgailuko industria-urak (300 m3/urte), kontrol-gelako ur sanitarioak (350 m3/urte), tailerreko eta administrazio-eraikineko ur sanitarioak (1455 m3/urte) eta hozte-urak (17.730.000 m3/urte).
Jardueraren deskribapena: Bahía de Bizkaia Gas SLk Bilboko portuan dagoen birgasifikazio-instalazioan sortutako hondakin-urak isurtzeko baimena berrikusteko eskatu du, kondentsadorea hozteko hartune berria ezarri ondoren sortuko den isurketa-puntu berri bat gehitzeko.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Horrela, bada, kaltetutzat jotzen direnek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, eta espedientea aztertu ahal izango dute, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo arroko bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7.a, 48011 Bilbao), aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 1a.
Zuzendari nagusia.
FE (2026ko otsailaren 20ko Ebazpena).
Isurketa arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS