
70. zk., 2026ko apirilaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1595
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 24koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, beste ebazpen hau aldatzeko dena: Ebazpena, 2025eko abenduaren 11koa, Hizkuntza Politikako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2025eko dirulaguntzak esleitzen dituena.
2025eko irailaren 24ko EHAAn (181. zk), Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 16ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, 2025. urtean gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edo normalizatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egin zen (Euskalgintza deialdia).
Laguntza deialdi horretara jo zuten onuradunetako batzuei dirulaguntza esleitu zien Hizkuntza Politikako sailburuordeak, 2025eko abenduaren 11n emandako ebazpenaren bidez. Horren ondoren, Jaurlaritzako lehenenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aginduak baietsi egin zuen Dobera Euskal Elkarteak Hizkuntza Politikako sailburuordearen 2025eko abenduaren 11ko ebazpen horren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ondorioz, entitate onuradun horren dirulaguntzaren zenbatekoa aldatu egin zen.
Aipatutako aginduarekin bat etorriz eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamenak kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2025eko abenduaren 11ko Ebazpena zuzentzea.
2. artikulua.– Entitateari emandako dirulaguntzen zenbatekoa zuzentzea, eta 2.493,50 euro esleitzea Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren martxoaren 6ko Aginduaren arabera. Ordainketa bakarra egingo da, dirulaguntza justifikatu ondoren.
3. artikulua.– Entitate interesdunari ebazpen honen berri ematea.
4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen.
5. artikulua.– Dirulaguntza eskatu duen entitateren bat hartutako ebazpenarekin ados ez badago eta errekurtsoa jarri nahi badu, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Hizkuntza Politikako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.
RSS