Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2026ko apirilaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1594

EBAZPENA, 2026ko apiriliaren 4koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Uraren Euskal Agentziako ebaluazio arduradun lanpostua behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena.

Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 8.2 eta 8.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura kontratatutako langileek lan-zuzenbidea bete beharko dute, eta Uraren Euskal Agentziari dagokio zehaztea lanpostu horietara iristeko araubidea, hautapen-proben betekizunak eta ezaugarriak, bai eta lanpostuak betetzeko eta lanbide-sustapenerako prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera.

Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen azaroaren 28ko 178/2023 Dekretuak 11.5 artikuluan xedatutakoaren arabera, funtzionarioentzat gordeta ez dauden eta lan-harremana duten lanpostuak Agentziaren Zuzendaritza Nagusiaren deialdi publikoaren bidez beteko dira, enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipioak zorrotz errespetatuz.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uraren Euskal Agentziaren zerbitzura aritzen diren lan-kontratuko langileen lanpostu hau behin betiko betetzeko eta lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua deitzea: Plangintza eta Lanen Zuzendaritzako ebaluazio arduraduna.

Bigarrena.– Deialdi honen xede den hautaketa-prozesua arautzen dituen oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian argitaratzeko agintzea (http://www.uragentzia.euskadi.eus).

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Eskaerak Uraren Euskal Agentziaren web-orriaren bidez aurkeztuko dira (http://www.uragentzia.euskadi.eus), prozesuaren oinarrietan zehazten den moduan. Oinarriak Uraren Euskal Agentziaren web-orrian argitaratuko dira, EHAAko argitalpen-egunean bertan.

Hirugarrena.– Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, deitutako lanpostuari dagokion lan-poltsa eratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 4a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.


Azterketa dokumentala