Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2026ko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1567

EDIKTUA, emandako asistentzia sanitarioagatik egindako Administrazioaren ondare-erantzukizunari buruzko 94/2023 prozedura administratibo jarraituaren ondoriozkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen entzunaldi-izapideari buruzko 82. artikuluan xedatutakoa betetzeko, saiatu da prozedura bideratutzat aitortzen duen instrukzio-egilearen erabakiaren berri ematea, pertsonalki, interesdunak adierazitako etxean. Hori egitea ezinezkoa izan denez, erabaki da interesdunaren esku jartzea espedientea osatzen duten 204 orriak, eta erreklamazio-egileari hamar eguneko epea ematea alegazioak egiteko eta egoki deritzon dokumentuak eta justifikazioak aurkezteko; horretarako, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Espedientea eta aipatutako erabakia kontsultatzeko aukera izango du, baita kopia bat eskuratzeko ere, Erakunde Publikoaren Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzaren bulegoetan (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz).

Argitara ematen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin, hark jakinarazpen indibidualtzat hartu behar duelako.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 31.

94/23 prozedurako idazkaria.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala