
67. zk., 2026ko apirilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 2 orri.)
- EPUB (154 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1563
IRAGARKIA, 2026ko martxoaren 24koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko zenbait dokumentazio-errekerimendu jakinarazteko: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabaren bat duten familientzako laguntzena.
Ezinezkoa izan da dokumentazio-errekerimendu horiek zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, eskatutako dirulaguntza eman ala ez zehaztu ahal izateko, beren espedientearekin lotutako dokumentazioa aurkeztu beharko dutela, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritzaren eraikina (Lakua), Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan ez badute eskatu zaien dokumentazioa aurkezten, ulertuko dela laguntza-eskabidean atzera egin dutela, edo, kasua bada, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskura dutela zerrendako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara iragarki hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS