Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2026ko apirilaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
1556

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 27koa, Gazteria eta Emantzipazioko zuzendariarena, irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdiko proiektuen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitara ematen duena.

Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuei gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdia egin eta ezartzen dituen Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren 2026ko otsailaren 18ko Aginduaren hamalaugarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio-Batzordea eratuko da. Agindu horren hamalaugarren oinarri berak 2. atalean ezartzen duenez Balorazio Batzordearen osaera Gazteria eta Emantzipazio zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuentzako gazteriaren arloan programak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak emateko 2026ko deialdiko Balorazio Batzordeko kideak izendatzea, eta Balorazio Batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen osaera:

– Lehendakaria: Oskar Longo Imatz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna.

– Batzordekidea: Nora Igartua Ugarte, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.

– Idazkaria: Aloña Landa Piedrafita, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 27a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


Azterketa dokumentala