
67. zk., 2026ko apirilaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1555
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 24koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Negobide Negozioen eta Balioen Enpresa Zirkulu enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea iragartzen baita, eta hala egin dela jakinarazten baita (gordailutze-kodea: 76/0/00150).
Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Negobide Negozioen eta Balioen Enpresa Zirkulu enpresa-elkarteak aurkeztutako Negobide Negozioen eta Balioen Enpresa Zirkulu enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2026ko martxoaren 24an, Negobide Negozioen eta Balioen Enpresa Zirkulu enpresa-elkartea aldatzeko dokumentazioa eta estatutu horiek gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.
Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Dekretuan ezarritakoarekin.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da elkartearen jarduketa-eremua, eta haren eremu funtzionala estatutuetan dago jasota.
Zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie egitate horiei:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 13.1.m) artikuluak organo honi ematen dio enpresa- eta sindikatu-elkarteen estatutuak gordailutzea formalizatzeko eskumena.
Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarria den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta sindikatu- eta enpresa-elkarteen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan dago jasota.
Hirugarrena.– Gordailutzeko agiriak aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoak direla, eta, beraz, bidezkoa da Negobide Negozioen eta Balioen Enpresa Zirkulu enpresa-elkartea aldatzeko aktari eta haren estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.
Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Negobide Negozioen eta Balioen Enpresa Zirkulu enpresa-elkartea bera eta haren estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzeko agintzea.
Bigarrena.– Gordailutze hori EHAAn argitaratzeko agintzea, Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako moduan.
Hirugarrena.– Ebazpen honek eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Interesdunek gordailututako dokumentua aztertu eta horren kopia eskatu ahal izango dute, bai eta aurkaratu ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean ezarritakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko BOE).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.
RSS