Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1531

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Arrasateko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Metal Iturria iturburuko 328,5 m3/urteko aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, abeltzaintzarako eta ureztatzeko, eta aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzea (A-G-2011-4484 espedientea).

– Emakida-espediente berria: A-G-2024-0031.

– Eskatzailea: Iban Bengoa Ecenarro.

– Hartunearen kokapena: Arrasate (Gipuzkoa).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 540.380; Y: 4.771.301.

– Eskatutako urteko bolumena: 328,5 m3/urte.

– Uraren erabilera: abeltzaintzakoa eta ureztatzea.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: iturburutik datozen urak biltegi batera bideratzen dira, eta handik abeltzaintzarako eta baratze bat ureztatzeko banatzen dira.

Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:

– Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-4484.

– Hasteko modua: ofizioz.

– Interesduna: Iban Bengoa Ecenarro.

– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***4768**.

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X= 540.374; Y= 4.771.312.

– Udalerria (LH): Arrasate (Gipuzkoa).

– Uraren erabilera: abeltzaintzakoa eta ureztatzea.

– Gehieneko emaria (l/s): 0,016.

– Ebazpenaren eguna: 1993ko maiatzaren 24a.

– Erregistro zk.: 3303/C.

– Amaitzeko arrazoia: emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzea.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 5a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala