
65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1530
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 28/2026 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura arrunten izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 28/2026) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1135/2025 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez argitaratu baitziren 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena zeladore kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeen destinoetarako, bai eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka ere, zeinak ezesten baitu eskatzaileak zuzendari nagusiaren 1135/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 26a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.
RSS