Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1526

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak turismoaren arloan eman duen zehapen-prozedura bat artxibatzeko ebazpena.

Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunak (eranskinean identifikatuta dago) ebazpenaren testu osoa eskuratu dezake, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden dokumentuen kopiak lortu ere. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara joan daiteke (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz), edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako lurralde-bulegoetara; helbideak:

Bizkaiko lurralde-ordezkaritza: Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaritza: Easo kalea 10, Donostia.

Arabako lurralde-ordezkaritza: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean ere ikusi ahal izango du bertako edukia: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

Era berean, hilabeteko epea izango du gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 24a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

CLARA NAVAS ROMANO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala