
65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1519
EBAZPENA, 2026ko martxoaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzaren, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremukoen, 2025eko ekitaldiko deialdiko Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.
Nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzak, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremukoak, deitzen dituen 2025eko urriaren 15eko Aginduaren I. eranskineko 10. oinarriak Balorazio Batzorde bat eratzea aurreikusten du aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.
Batzorde hori Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzako hiru pertsonek osatu behar dute. Bat programaren arduraduna izango da eta beste biak, Zuzendaritza horretako teknikariak. Zuzendariaren ebazpen bidez izendatuko dira, eta ebazpen horretan idazkari- eta lehendakari-lanak nork egingo dituen zehaztuko da.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzen, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremukoen, 2025eko ekitaldiko deialdiko Balorazio Batzordea osatuko duten kideak izendatzea, eta osaera jakinaraztea. Hauek izango dira kideak:
Lehendakaria:
– Felix Guarrotxena Arlunduaga (titularra).
– Maria Aldazabal Echevarria (ordezkoa).
Batzordekideak:
– Resurrección Abasolo Garcia, idazkari-lanak egingo ditu (titularra).
– Jorge Amedo Millán (ordezkoa).
– Julian Antonio Lopez Escudero (titularra).
– Marcos Barroso Vinagre (ordezkoa).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 27a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
Oneka Zaballa Gonzalez.
RSS