Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1518

ERABAKIA, 2026ko martxoaren 12koa, Osasuneko sailburuaren 2025eko urriaren 21eko Aginduaren bidez izendatutako balorazio-batzordearena, Amorebietako, Mungiako (Maruri-Jatabe) eta Zumaiako farmazia-eskualdetan deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko dena.

Balorazio-batzordeak, 2026ko martxoaren 12an egindako bileran, erabaki hau hartu du Osasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 28ko aginduen bitartez deitutako farmazia-bulegoen titulartasuna eskuratzeko eskabideen gainean:

Behin betiko puntuazio-zerrendak onartzea. Zerrenda horietan dator zehazturik parte-hartzaile bakoitzak zenbat puntu lortu dituen agindu horien arabera antolatu diren prozeduretan.

Behin betiko zerrenda horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Farmazia zuzendariari hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzan Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 25eko 338/1995 Dekretuaren 4.3 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 16. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 12a.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

ISABEL ELIZONDO LÓPEZ DE LANDACHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala