Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1510

602/2026 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoa izendatzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 11ko 227/2026 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia egin zen (2026ko otsailaren 20ko EHAA, 35. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira.

Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan hartuta, Covadonga Fernández Maiztegi andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Covadonga Fernández Maiztegi Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko martxoaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala