Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1505

155/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Erizaintzako ondokoa bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.

Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen apirilaren 6ko 86/2021 Ebazpenaren bidez, Eva María López Gil Erizaintzako ondoko izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean (2021eko maiatzaren 6ko EHAA, 87. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eva María López Gil Erizaintzako ondokoaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko martxoaren 1eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari horren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko otsailaren 27a.

Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,

ELEDER RÍOS LORENZO.


Azterketa dokumentala