
65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1504
153/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko burua bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen 55/2023 Ebazpenaren bidez, Isabel Castelo Tarrío Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Isabel Castelo Tarrío Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abenduaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Langileen Zuzendaritzari horren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko otsailaren 27a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.
RSS