Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2026ko apirilaren 9a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
1503

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 25ekoa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Nortasun Korporatiboaren goi-kargudunaren idazkariak idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 103. artikuluan xedatutakoa betez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iratxe Foronda Oquina andreak, berak hala eskatuta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Nortasun Korporatiboaren goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (kodea: 520010; dotazioa: 216); eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargutik kentze horrek 2026ko martxoaren 25etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, bi hileko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu den egunaren hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 25a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala